Batura zikloa: Razvan Suma (biolontxeloa) + Josu Okiñena (pianoa)

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Otsailak 24
  • Batura zikloa: Razvan Suma (biolontxeloa) + Josu Okiñena (pianoa)

Razvan Sumak eta Josu Okiñenak hamasei urte baino gehiago daramatzate bikote moduan oholtza gainean. Nazioarteko errepertorio osoa jo dute, baita euskal musika munduan zehar eraman ere.

Batura Zikloaren filosofiari jarraikiz, hurbiltasun handia izan duten euskal konpositoreen errepertorioa interpretatuko dute; baita Errumaniako eta, bereziki, Transilvaniako konpositoreena ere. Hala, bi artistok elkarrizketa kultural moduan egingo dute kontzertua, Euskal Herriko eta Errumaniako musika klasikoaren artekoa, zehazki. Baita nazioarteko errepertorio handiko egileekin ere.

Era berean, errepertorio horien interpretazioan izandako bizipen, lotura eta esperientzia pertsonalak azalduko dituzte Razvanek eta Okiñenak. Hala, urte hauetan egindako ibilbidearen ondorioa litzateke bikote boteretsu honen errezitaldia.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana