Gandeia

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Otsailak 24
  • Gandeia

Haurrentzako jarduerak Civivox sarean (2021eko otsaila)

KONTZERTUA. IRUÑA MUSIKA EKINTZA 2021. GANDEIA.

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Gandeia musika proiektu berezi eta berritzailea da, taldearen osaeratik beretik hasita. Izan ere, hirukote bat da, biolinak, txistu-danbolinak eta pianoak osatuta. Era horretako musika-talde bakarra da, ziur aski. Hirurak ere euskal musikarekiko zaletasunak bultzaturik ari dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako konpositoreak, doinuak eta dantzak dira, eta batez ere, Nafarroakoak, guztiak ere arretaz aukeratuak, eta interpreteek berek propio moldatuak. Ekimen freskoa eta bizia, gure musikaz gozatzeko prestatua; tarteka, beste bazter batzuetako melodia batzuk ematen dituzte, oso modu naturalean uztartuta. Azken buruan, gure folkloreko doinu eta dantzen inguruko herri-musikatik abiaturik, errepertorioak musika klasikorantz eramaten gaitu sotilki.

YORRICK TROMAN (BIOLINA), ION IRAZOKI (TXISTUA) ETA AMAIA CORDOBA (PIANOA).

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko. 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana