"Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren historia bisualari buruzko beste begirada batzuk"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko otsailaren 24(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • "Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren historia bisualari buruzko beste begirada batzuk"

Lehen urratsak. Beste begirada batzuk Donostia Zinemaldiaren historia bisualari (1953-1970) erakusketa Kutxa Fundazioak, Donostia Zinemaldiak, eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatu dute, eta berrogeita hamar urtetik gorako hogeita hamar irudi biltzen ditu. Zinemaldiaren argazki-funtsetatik eta Kutxatekako bildumatik atera dira irudiak.

Zinemaldia 70: historia posible guztiak (Z70) proiektuko lantaldeak egin ditu komisario-lanak, Pablo La Parra Pérezek zuzenduta.

«Lehen urratsen» ideiak bi zentzu ditu: Zinemaldiaren lehen urratsei egiten die erreferentzia baina, aldi berean, Z70 proiektuaren esparruan Zinemaldiaren argazki-ondarean murgiltzen garen lehen aldia ere bada. Erakusketak hausnarketarako bi bide irekitzen ditu, Zinemaldiaren estreinako edizioetako tentsioak aztertzeko: politikoak, generokoak eta klasekoak.

Horrela, alde batetik, erakusketa honek emakumeengan jartzen du arreta, baina izarren ohiko iruditik haratago doa: Zinemaldian parte hartu zuten emakumeak aurkezten zaizkigu, komunikabideen begiradatik urrun egon zirenak edota zinemaren historia ezarrian bazterrean utzitakoak, hala nola zuzendari- edo gidoilari-lanetan aritutakoak edo langileak berak. Adibidez, erakusketan jaso dira Sail Ofizialean lehiatu ziren emakumezko lehen hiru zuzendarien argazkiak: Julia Solntseva (1965), Tatiana Lioznova (1966) eta Judit Elek (1969). Erakusketak star zinematografikoak eraiki eta komunikabideen kontsumo- eta miresmen-objektu bihurtzeko mekanismoak ere aztertzen ditu. Adibide paradigmatiko gisa, erakusketan aztertzen da komunikabideek nola eraiki zuten Marisolen rola Pepa Floresekin, Donostian 1960an lehen aldiz agertu zenetik, hamabi urte baino ez zituenean, hurrengo urteetan izar ospetsu gisa egin zituen agerraldietara arte.

Bestalde, erakusketak beste tentsio puntu bat ere aztertzen du: herritarren artean Zinemaldiak sortzen zuen ikusminaren eta ekitaldi ofizial gehienen esklusibotasun eta elitismoaren artekoa, alfonbra gorriaz haratagoko mundua erakusten duten argazki batzuen bidez. Era berean, Zinemaldiaren alderdi instituzionalenak erakusten ditu, bai eta diktadura frankistak egiten zuen instrumentalizazioa ere, erregimenaren nazioarteko erakustoki bezala erabiltzen baitzuen. Esate baterako, Carmen Polo eta erregimenaren beste handiki batzuk Zinemaldian erakusten dituzten irudiak, agintari zibil eta militarren presentzia ekitaldi ofizialetan, baina baita askatasunerako zirrikitu batzuk ere, hala nola Astorian 1968an egin zen Ama Lur filmaren proiekzio ospetsua.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 24(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana