Bocabeats Comedia: "La que hemos liado"

Bilbao 2021(e)ko Otsailak 25
  • Bocabeats Comedia: "La que hemos liado"

  • Iván Pérezek eta Aitor Vidaurretak stand-up comedy motako ikuskizun bat aurkeztuko dute; era horretako ikuskizunetan, ikusleek eskatuta inprobisatzen, parodiatzen eta antzezten da.
  • Saio horietako lehena otsailaren 25ean izango da, eguenean, 18:00etatik aurrera.
  • Sarreren kostua 9 euro izango da, eta eskuratzeko: hemen.
  • Emanaldiak grabatu egingo dira telebistarako formatuan, eta Bilbao Gazteren Youtube eta Instagram kanaletan eskainiko dira, pilula moduan

Iván Pérez eta Aitor Vidaurreta gazteek osatzen duten Bocabeats umorezko bikoteak stand-up comedy erako ikuskizuna eskainiko du Bilboko Udalaren Bilborock aretoan; era horretako ikuskizunetan, ikusleek eskatuta inprobisatzen, parodiatzen eta antzezten dute artistek.

Bizkaitar bikote honek ikuskizun bat emango du hilero, hil bakoitzeko lehen eguenean, gehienetan, Bilborocken, saio bikoitzean: lehena 18:00etan, eta bigarrena 19:30ean.

Emanaldia ikusteko, sarrera behar da, eta 9 euroko prezioan saltzen da; hemen klik eginda eros daiteke: esteka. Saio horietako lehena otsailaren 25ean izango da, eguenean. Emanaldiak grabatu egingo dira, telebistarako formatuan, eta Bilbao Gazteren Youtube eta Instagram kanaletan eskainiko dira, pilula moduan.

Bocabeats bikoteak baditu 10 milioi erreprodukzio baino gehiago Interneten, “Los villancicos vascos con beatbox”, “Tecno Vasco” eta “Reggae Vasco” bezalako izenburuekin, eta 180.000 jarraitzaile baino gehiago dauzkate.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Jarduera guztiak unean-unean indarrean diren segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatuz gauzatuko dira.

Sartu ahal den jende kopurua mugatuta egongo da, eta ikusleak jarrita egon beharko dira, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ekipamendu barruan, guzti-guztientzat, ikusle, artista nahiz Bilborockeko langileentzat.

Halaber, gerta liteke programa horiek aldatzea eta/edo bertan behera uztea ere, egoera sanitarioak eskatzen badu.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Otsailak 25
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa9 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana