Montehermoso Kulturunean Artea eta Literatura ardatz hartuta burutuko den hitzaldi-ziklo honen bidez, ikasteko, trukerako eta jakintza bultzatzeko guneak sortu nahi dira, gogoeta bultzatzeko tresna gisa.
Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira eta 19:00etan hasiko dira Montehermoso Kulturunean. Sarrera librea edukiera bete arte. Hizkuntza: gaztelania.
SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko eta indarrean izango ditugun prebentzio-neurri espezifikoen arabera, ordutegiak aldatu litezke.
Otsailak 25: Artea, literatura eta feminismoak Euskal Herrian
Susana Jodra. "Zer espero da emakumezko artistek sortutako lanetatik?"
Amelia Benito del Valle. "Euskal emakumeek idatzitako literatura: "femeninotik" aitorpen sozialera"
Info+
Martxoak 18: Emakumezko sortzaileen ikusgarritasuna
Txaro Arrazola-Oñate. "Artea eta Amatasuna: sortzea vs.ugaltzea"
Jon Martin. “Emakume bertsolarien lekua”
Info +
Apirilak 15: Euskal Herria eta Estatu Batuen artean
Iratxe Larrea. “Emakume artisten bizitzako planteamenduak"
Paulo Kortazar. "New York eta Kirmen Uribe: literatur sistema, globalizazioa eta konektografia".
Info+
Maiatzak 20: Futbola eta Literatura
Mari Mar Boillos. "Bidaia euskal literaturan eta futbolean"
Jon Kortazar. "Eleberria eta futbola Ramiro Pinillaren eleberrian"
Info +
Ekainak 17: Polizia-eleberria Euskal Herrian
Josean Morlesín eta Manu López Gaseni. "Euskal polizia-eleberria haren azalen bidez”
Info +