"La habitación de María"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Otsailak 25
  • "La habitación de María"

Isabel Chacón idazle ospetsuak 80 urte betetzen ditu gaur. Planeta sariaren irabazle dotoreak ezin izan zuen hura jaso agarofobia duelako, eta gaur inolako ekitaldi publiko edo familiartekorik egin gabe ospatuko du bere urtebetetzea, azken urteetan bezala.

Zehazki, 43 urte daramatza Chacónek etxetik atera gabe. Madrileko etxe-orratz bateko 47. solairuan bizi da gotortuta, eta behar duen guztia (janaria, jantziak, sendagaiak...) bertara eramaten dizkiote. Gaur sute bat piztu da, eta bizilagun guztiek eraikinetik atera behar dute.

Isabelentzat, ordea, ezinezkoa da hori; izan ere, "ezin da" etxetik atera. Sugarrak zabaltzara iristen ari diren bitartean, 75 minutuz zehazki, Isabelek bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartu beharko du.

Concha Velasco handiaren proposamen berria.

  • Egilea: Manuel Martínez Velasco
  • Antzezlea: Concha Velasco
  • Prezioa: 24/18/12 euro

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana