Aneren bizitza goitik behera aldatuko da ezezagun baten eskutik loreak jasotzen hasten denean. Beti ordu berean eta beti anonimoak. Lourdesek senarra hil zen bide bazterrean loreak nork jartzen dituen jakin nahi du; eta Terek hildako semea loreak jarriz memorian bizirik mantendu nahi du.
Hiru emakumeren istorioa da, lore sorten presentzia hutsak haien bizitzetan aldaketak eragingo ditu eta ahaztuta zituzten sentimenduak azalarazi... Baina azken batean, loreak baino ez dira.