Bes-Te-Bat!: "Gorria"

Zarautz 2021(e)ko Otsailak 26
  • Bes-Te-Bat!: "Gorria"

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan.

Gorria ez da bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusioa; ez gara elkarren moldeak imitatzen saiatuko, ezpada nork geure diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen. Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesu baten emaitza da Gorria, esperimentazio gune bat; elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakera (testuetan eta koreografietan bezainbat, jantzietan, musikan edota eszenografian erakutsi nahi genukeena). Ez dugu ezer berririk asmatu, bai zerbait oso geurea; intimista, intuitiboa, erraietakoa... Gorria. Jasotzeko prest dagoen edozein ikus-entzulerentzakoa.

Fitxa

  • Egileak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta "La pulga"
  • Koreografoa: Askoa Etxebarrieta
  • Zuzendaritza eszenikoa: Jon Chavez, Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta
  • Interpreteak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta
  • Ekoizpena: Lanku

 

 

 

 

 

 

zarautz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana