Otsailetik maiatzera bitartean, Kale Nagusiko agertokian izango dira formatu akustikoan Mikel Erentxun, Natalia Lacunza, Willis Drummond, Chica Sobresalto eta Xabi Baldini & Alberto Isaba.
Mikel Erentxunek emango dio hasiera otsailaren 26an BBK Gertutik ziklo berriari, BBK Salako urteko programazioaren musika-berritasun nagusietako bati. Bilbo erdiguneko aretoak hiru euskal talde eta artista ospetsu ekarriko ditu bertara datozen hilabeteetan, azken urteotan beren musika-kalitateagatik nabarmendu diren gazteekin. Zikloak emakumeen jardunari emango dio garrantzia eta euskaraz abesten duten talde eta interpretatzaileentzat bultzada izango da.
Abeslari donostiarraz gain, orain arte baieztatutakoen artean daude Natalia Lacunza, Willis Drummond, Chica Sobresalto eta Xabi Baldini & Alberto Isaba. Kontzertu guztiek formatu intimoa izango dute akustikoan edo elektro-akustikoan eta arratsalde erdian (18:30ean) hasiko dira.
BBK Salaren asmoa, musika-ziklo berri honen bidez, publiko gaztea erakartzea da, eta nahastuko ditu, batetik, artista ezagunak eta eskarmentu handikoak, eta bestetik, musika-eszenan apustu arriskutsuago, abangoardistago eta apurtzaileagoak egiten dituzten eta kritikaren eta publikoaren interesa piztu duten beste batzuk.
Sarrerak webgunearen bidez eskura daitezke: www.salabbk.bbk.eus/
OTSAILAK 26. MIKEL ERENTXUN
MARTXOAK 6. CHICA SOBRESALTO
APIRILAK 10. XABI BANDINI & ALBERTO ISABA
APIRILAK 24. NATALIA LACUNZA
MAIATZAK 8. WILLIS DRUMMOND