"Enjambre"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Otsailak 27
  • "Enjambre"

2021eko Euskal Zinemaren Astearen barruan.

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…Asteburu “eroa”  izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.  Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira ...

Mireia Gabilondo

Antzerki, zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta gidoilaria. 1983an Tanttaka antzerki talde donostiarraren sortzaileetako bat izan zen eta hainbat ikuskizunen zuzendari izan da talde horrekin. Aktore lanetan audientzia handiko telesailetan parte hartu du Euskal Telebistan. 2012an ETAko presoen giza-ikuspegitik kontatutako bost istorioetako baten zuzendari eta kontalari izan zen, 'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalean. 2013an 'Amaren eskuak' aurkeztu zuen, bakarka zuzendutako fikziozko bere lehen film luzea.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana