Irene de Juan: "El viaje de Ludwig"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Otsailak 27
  • Irene de Juan: "El viaje de Ludwig"

Haurrentzako jarduerak Civivox sarean (2021eko otsaila)

Abentura-kontzertu bat, Irene de Juan pianistak gidatua.

Ludwig gazteak konponbide bat behar du bere sormen krisirako. Orduan, bidaia bat hasiko du konponbidearen bila eta, ibilian, bere bizitzako gakoak aurkituko ditu, guztiak ere publikoari musikaren bidez adieraziak. Egoera magiko bat topatzeak barne krisi hori moldatzeko bidea emanen dio eta, ondorioz, berriz ere hasiko da bihotzetik konposatzen. Beraz, hainbat gauza erakutsiko zaizkie haurrei elkar eraginda eta naturaltasunez, hala nola sonata forma, estilo heroikoa, klasizismoaren eta erromantizismoaren arteko aldaketa eta, batez ere, konpositorearen konposatzeko modu paregabea.

Beethoven ezagutzeko modu ezberdin bat da El viaje de Ludwig, haren 250. urtemugan, bai eta musika, antzezpena eta pintura kontzertuikuskizun berean uztartzeko modu bat ere.

Adina: + 6 urte, heldu batek lagunduta.

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana