Kutxi Romero + Razkin

Santurtzi 2021(e)ko Otsailak 27
  • Kutxi Romero + Razkin

Kutxi Romero (Marea taldeko kantaria) eta Razkin bere laguna (La Fugako kantaria) elkartu egingo baitira kontzertu bikain eta intimoa eskaintzeko gure herriko antzokian. Emanaldia ikusteko aukera bakarra izango da Bizkaian, eta aforoa oso mugatua izateaz gain, osasun-neurriak zorrotz beteko dira partaide guztiek ikuskizuna lasai goza dezaten.

Kutxi Romero (Mareako kantaria), bere hitzetan bandoleroa lanbidez, nortasun handiko artista da. Sormenerako jakinmin ikaragarria izan du beti, bai musikan eta bai literaturan, non orain arte 4 liburu argitaratu dituen.

2019an Mareak Espainiako musikan egin den birarik arrakastatsuenetako bat egin ondoren, marka guztiak apurtu zituen makina bat ikusle bildu zituztelako, Kutxi Romerok beste formatu bateko kontzertuak eman nahi ditu eta oraingoan kontzertu-bira xumea egingo du, zenbait antzokitan kontzertu akustikoak emanez bi adiskide minez lagunduta, Pete eta Juanito gitarrajoleez.

Zer esan daiteke bere kontzertu akustikoez? Dagoeneko 40.000 lagunetik gora izan dira bere bakarrizketa-kontzertuak gozatu dituztenak. Guri bakarka ateratako diskoetako kantak abestuko dizkigu eta musikan figura garrantzitsu bat edo besteren bertsioak ere entzungo ditugu.

Artista gonbidatua ekarriko du, Razkin (Pedro, La Fugako kantaria), nafarra eta lagun handia, zeinak akustikoan (hirukotea) bakarka atera duen proiektuaren kantak aurkeztuko dizkigun.

Razkinek etenaldia egin du La Fugarekiko karreran, bere sormena nolabait aske utzi nahi zuen-eta, rock banda batetik kanpo . Otsailean lehenengo diskoa argitaratu zuen eta kritika bikainak jaso zituen.

Esandakoak esanda, irrikan gaude egun horretan antzokiko oihala jaso eta bi artista hauek eskainiko diguten musika gozatzeko.

Serantes

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana