Odei Arregi: "Ganbarako ipuinak"

Eibar 2021(e)ko Otsailak 27
  • Odei Arregi: "Ganbarako ipuinak"

Maleta zahar bat lagun, objetuek kontatzen digutena entzungo dugu, Odei Arregiren ahotik magiaz eta gozotasunez beteriko ipuin kontaketa honetan.

Jakina da, ganbaran gordeta denbora luzez dauden gauzei batzuetan ahaztu egiten zaiela behin zertarako izan ziren eta eginkizun berriak hartzen dituztela. Horrela, aspaldi teontzi izandakoa errege bihar daiteke eta zapata dotore izandakoak maitale banaezin.

Kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu.

Plaza mugatuak!. Gogoratu! Otsailaren 22tik aurrera, izena eman behar da Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437).

3 urtetik gorako umeentzako saioa.

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Otsailak 27
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • ZenbatekoaDoan, aldez aurreko izen ematearekin
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana