TopAraba: Laborategia

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Otsailak 27
  • TopAraba: Laborategia

Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba
egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.

Egitasmoak abiapuntua otsailaren 27an burutuko den topaketan izango du. Topaketa hau bi zatitan egongo da banatuta:

  • Goizeko saioa: 3 erreferenteen hitzaldia eta mahaingurua
  • Arratsaldeko saioa: sortzaileen laborategia

Arratsaldeko saioak laborategi formatua izango du. Kultur sortzaileak lanean jartzeko momentua izango da: behin beren buruak aurkeztuta, diziplinarteko proiektu bat sortzeko ideia landu beharko dute taldeka. Dakartzaten ideiak partekatu dezakete edota ideia berriak sortu.

Jarduera honen helburua bikoitza izango da, sortzaileen arteko sarea bultzatzea eta sormen prozesu ezberdinen hazia edo oinarria zehaztea. Saioa Teklak, Komunikazio eta Audientzien Estudioak dinamizatuko du.

Egitasmoa bere osotasunean kultura sormenean interesa duen edozeinei zuzenduta badago ere, goizeko jardunaldia ez bezala, arratsaldeko laborategian, 18 urtetik gorako eta Araban erroldatutako kultur sortzaileak bakarrik eman dezakete izena, honako inprimakia beteta. Antolatzaileek beharrekoa ikusiko balute parte hartzeko motibazio-gutun bat eskatu ahal lukete.

Informazio gehiago

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana