Zinemarako musika tailerra

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Otsailak 27
  • Zinemarako musika tailerra

Haurrentzako jarduerak Civivox sarean (2021eko otsaila)

PUNTO DE VISTA 2021

Tailerra. Paula Olaz

4 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Bi saio: 10:00-11:30 eta 12:00-13:30. Emanaldi bakoitzean 6 bikoterentzako plazak daude (haur bat heldu baten laguntzaz).

7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Paula Olaz soinu banden konpositoreak gidatuko du heldu baten laguntzaz joango diren 7-12 urte bitarteko haurrentzako tailer hau, eta bertan animazio zinemarako musika konposizioaren mundua emango da ezagutzera, modu didaktiko eta entretenigarri batean. Olazek zinemarako musika konposizioaren sorkuntza prozesua azalduko die parte hartzaileei. Tailerrak praktikoa izan nahi du; beraz, animazio zinemarako konposizio prozesuari buruzko zuzeneko musika sorkuntza egongo da. Paula Olaz konpositore nafarra eta soinuaren arloko ikertzailea da, eta 2017. urteaz geroztik, bere obra, Child of the Universe, grabatzen eta zuzentzen du Londresko Air Studios prestigiotsuetan, European Space Agencyrako (ESA). Hainbat aitortza eta sari jaso dituzten filmetan egin izan du lan, hala nola Handia (soinu banda onenaren Goya saria), La Trinchera Infinita edo Malpaso (2021eko Oscar sarietarako hautagaiak).

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana