Bes-Te-Bat!: Olatz Salvador

Irun 2021(e)ko Otsailak 28
  • Bes-Te-Bat!: Olatz Salvador

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan.

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak, besteak beste, Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro edota Idoia Asurmendi. Aro berriari hasiera emateko ilusio bereziz eta ondo inguratuta izango da, gainera: gainera: Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (bajua) eta Mattin Saldias (gitarra) izango baititu bidailagun.

 

Irungo Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Otsailak 28
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Amaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
  • Zenbatekoa7,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Amaia KZ

Non

Euskadi, auzolana