"Belardok 20 urte!", Iñaki Martiarena "Mattin-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko martxoaren 1(e)tik 2021(e)ko apirilaren 23(e)ra
  • "Belardok 20 urte!", Iñaki Martiarena "Mattin-en erakusketa

2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.

2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.

Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.

Erakusketaren ordutegia:

Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30

Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00

Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Apirilak 12 - 23: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana