Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniken online ikastaro tutoretzaduna

Online 2021(e)ko martxoaren 1(e)tik 2021(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniken online ikastaro tutoretzaduna

ONLINE IKASTARO TUTORETZADUNA

Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki. 

COVID-19ak sortutako osasun-krisiak eta agintari eskumendunek hari aurre egiteko ezarritako segurtasun-neurriek eragin sakona izan dute gurearen moduko erakundeen funtzionamenduan, eta, zehazki, era honetako hezkuntza-proiektuen garapenean. Hain zuzen ere, distantzia fisikoa kontuan hartu beharrak eta joan-etorrietarako sortutako eragozpenak direla-eta, ezinezkoa ida klase magistralen programa bere osotasunean aurrez-aurre gauzatzea.

Errealitate horren aurrean, eta gaur egungo salbuespenezko egoerari erantzuteko, Museoak Cristóbal Balenciagaren ondarea transmititzeko bide berrien aldeko apustua egiten du, eta, lehen deialdiak izandako harrera bikainaren ondoren, jantzigintzako goi-mailako joskintza teknikei buruzko online ikastaro tutoretzadunaren bigarren edizioa aurkezten du.

EGITARAUA

Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatuda, eta oinarri izango ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte-hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko. 

IRAKASLEA: JAVIER MARTÍN

DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEA

Egutegia eta ordutegiak. 2021ko martxoaren 1etik 21era. Jarduerari eskaini beharreko orduen estimazioa, 18 ordu + tutoretza-orduak.

Ordutegiak. Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du jarduerari eskaini beharreko denboraren estimazioaren arabera antolatzeko ordutegia, betiere, modulu bakoitzerako finkatutako daten barruan. Tutoretzako saioak, bestalde, astearte eta ostegunetan izango dira, arratsaldez, eta 60 minutuko iraupena izango dute. 

Norentzat. Moda diseinuko, patroigintzako edo/eta joskintzako ikasle edo tituludunak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan lehen urratsak egiteko interesa duen edonor. 

Baldintzak. Interesdunek joskintzako tekniken ezagutza eduki eta egiaztatu behar dute, eta gai izan behar dute jantzi bat mozteko, albaintzeko eta josteko.

Izen-emateaIzena emateko epea zabalik izango da eskola magistrala argitaratzen den egunetik otsailaren 11ra (egun hori barne, 14:00ak arte), eta izena emateko online formularioa bete behar dute interesdunek. Curriculum vitaea aurkeztu behar da, modaren esparruko prestakuntzaren eta esperientziaren berri emanez, baita interesdunaren motibazioari buruzko gutun bat ere, aditzera emanez jardueran parte hartzeko duen interesa eta haren edukiarekiko duen lotura. Osorik aurkezten ez diren eta epez kanpo aurkezten diren eskariak ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartzaileen kopurua. 30 lagunek parte hartu ahal izango dute jardueran, gehienez. Parte-hartzaileak aukeratzeko, eskatutako dokumentazioa hartuko da oinarri, eta otsailaren 16etik aurrera jakinaraziko da plazen esleipena.

Hizkuntza. Eskola magistrala gaztelaniaz emango da.

Prezioa. 325 euro.

TOKI MUGATUA. ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA.

Parte-hartzaileen gutxieneko kopururik lortzen ez bada, jarduera bertan behera gelditzen dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta matrikularen zenbatekoa itzuliko da, hala dagokion kasuetan.

Amaitzean, jardueran parte hartu izanaren egiaztagiria emango da.

Harremanetarako: Tel. 943 00 47 77@. info@fbalenciaga.com

PROGRAMA DESKARGATU

Euskadi, auzolana