Filmazpit: "Dilili à Paris"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Martxoak 2
  • Filmazpit: "Dilili à Paris"

OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

Dilili à Paris

Belle Epoque-ko Parisera eramango gaitu filmak, bertan neskatoen bahiketak argitzen saiatuko da Dilili. Kasua argintzen duen bitartean, garaiko pertsonaia ezagunekin topo egingo du. Adibidez, Lumiere anaiekin, Gustave Eiffelekin, Sarah Bernhardtekin, Gertrude Steinekin edo Marie Curierekin.

Arte-ikasketak egin ondoren, Michel Ocelotek animaziozko zineman lan egin zuen. Hasiera beretik, gidoi eta marrazki propioetan oinarritu da bere lan guztiak egiteko. Kirikou pertsonaiak Kirikou et la sorciére (1998), Kirikou et les bêtes sauvages (2005) eta Kirikou et les hommes et les femmes (2012) filmak egiteko aitzakia eman dio eta zuzendariaren karrerako identitate-marka bihurtu da.

Egin dituen lanen artean, Princes et princesses (2000), Azur et Asmar (2006) eta Les contes de la nuit (2011) filmak ere nabarmentzen dira. Dilili à Paris-ek hasiera eman zion 2018ko Annecy-ko zinema-jaialdiari. Dilili à Paris-ek, Michel Ocelot-en animaziozko azken lanak, Animazio film onenaren Cesar saria lortu zuen.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko izenburua: Dilili à Paris
  • Urtea: 2018
  • Iraupena: 95 min.
  • Herrialdea: Frantzia
  • Zuzendaritza: Michel Ocelot
  • Gidoia: Michel Ocelot
  • Músika: Gabriel Yared


 

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana