Leire Urbeltzen tailerra: "La Probabilidad de un Entre"

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 2(e)tik 2021(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • Leire Urbeltzen tailerra: "La Probabilidad de un Entre"

Leire Urbeltz ilustratzaileak "La Probabilidad de un Entre" tailerra proposatu du Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia izeneko proiektuaren barruan.

Ez artea eta ez ilustrazioa, laborategi bat da hau, marrazkian oinarrituta sortzeko leku gisa BITARTEKO espazio bat jorratzeko bokazioa duen tokia. Bazterketaz bazterketa eraikia dirudien mundu batean, La Probabilidad de un Entre lasaitze proposamen moduko bat da, non balizko ilustrazio hedatu batekin esperimentu ahal izateko segurtasun eza eta nahasmena besarka daitekeen.

Helburua, beraz, ilustrazioaren hizkuntza bera zalantzan jartzea da, bere baitan hartuko gaituen murgiltze espazio bat sortzeko gai den objektu gisa ulertuta. Hau da, haren instalazio-izaera bere aplikazioetatik harago esploratzea, museoaz edo argitaletxeaz kanpoko gailuak integratzean eta jabetzean oinarrituta, jolas egiteko, eta gure lana erakusteko nahiz ikusarazteko.

Ni de arte ni de ilustración, este es un laboratorio que tiene la vocación de abordar un espacio ENTRE como lugar para la creación a partir del dibujo. En un mundo que parece construido a base de exclusiones, La Probabilidad de un Entre se propone como una holgura donde abrazar la inseguridad y la confusión para la experimentación de una hipotética ilustración expandida.

El objetivo por lo tanto es cuestionar el propio lenguaje de la ilustración, entendiéndola como un objeto susceptible de crear un espacio inmersivo que nos acoja. Es decir, explorar su condición instalativa más allá de sus aplicaciones, a partir de la integración y la apropiación de dispositivos ajenos al museo o a la editorial para jugar, mostrar y visibilizar nuestro trabajo.

Leire Urbeltzek ilustrazio hedatua deitutakoaren mugak ikertzen ditu lanean. Haren lanik pertsonalenetan, instalazioko material gisa jorratzen du ilustrazioa, eta hedatu egiten da, nola maila formalean, hala kontzeptualean; era horretan, sorkuntza garaikidearen konplexutasuna saihesten duten formula murriztaileak ezabatzen ditu. Hala, bada, Urbeltzen lana etengabe lekualdatzen koka dezakegu, hau da, ez baita bere horretan dauzkan aukeretako batean ere egonkortzen. Horren ordez, artearen - arte ez denaren, diseinuaren - diseinu ez denaren, ilustrazioaren - ilustrazio ez denaren eta instalazioaren - instalazio ez denaren artean sortzen diren harremanak ikertzen ditu.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko martxoaren 2(e)tik 2021(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa25 / 30 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana