Artea zuzenean - Andrea Sagarzazu "AS Artist"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko martxoaren 3(e)tik 2021(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • Artea zuzenean - Andrea Sagarzazu "AS Artist"

Andrea Sagarzazuk makillaje profesionalaren mundua hartzen duen espektro zabala aurkeztuko du.

Edertasuna eta zainketa pertsonala, moda eta publizitatea, ikus-entzunezko mundua, zinema, artea eta fantasia.

Zuzeneko edertasun-makillajeak emango ditu, pertsona bakoitzaren berezko edertasuna lantzeko, body painting bat egingo du irudimena askatuz, eta beldurrezko zinemarako maskarak eta eskuz egindako prozesuak sortzeko prozesua ikusiko da.

Argazki profesionalen eta edertasunaren erakusketa ere izango da, makillajeak eskaintzen digun guztia ezagutarazteko.

AS ARTIST, bere proiektu pertsonala, sektoreko profesionalei eta makillajea modu pertsonalizatuan ikasi nahi duen edonori zuzendutako on-line eta presentziazko prestakuntza akademia da.

Automakillaje lantegiak eskaintzen ditu ongizate emozionala lantzeko, eta ekitaldiak, publizitatea edo ezkontzak egiteko zerbitzuak.

AS ARTISTek emozioak sortzen ditu makillajearen bidez.

“Makillatu irribarre bat zure barruan”.

Harremanetarako:

Andrea Sagarzazu 628470154 | info@as-artist.com | @as.artist.makeup

Asteazkena, ostirala eta larunbata | 17:00-20:00

Kutxa Kultur

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 3(e)tik 2021(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa Sarrera doan, leku-kopurua bete arte
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana