OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.
Barbara Miller-en #Emakumeen plazera dokumentalak bost emakume aurkezten ditu: Deborah Feldman, komunitate judu ortodoxotik erbesteratutako idazle amerikarra; Leyla Hussein, Somaliako psikoterapeuta, ablazioaren biktima eta ekintzaile soziala; Rokudenashiko, lizunkeriagatik kondenatutako artista japoniarra; Doris Wagner, kleroaren kide batek sexualki bortxatutako moja ohia eta Vithika Yadav, Indiako genero-eskubide eta eskubide sexualen aldeko aktibista.
Fitxa