"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Oihana Bartra + Nerea Ibarzabal + Oihana Iguaran + Alaia Martin

Dima 2021(e)ko Martxoak 5
  • "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Oihana Bartra + Nerea Ibarzabal + Oihana Iguaran + Alaia Martin

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • Gai- jartzailea: Maite Berriozabal
  • Bertsolariak: Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin

Antolatzailea: Dimako Udala. Kultura.

Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Martxoak 5
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEskolako ganbara
    Dima
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana