Bertso-saio berezia: ""Orainmenean": Bertsolaritzaren genealogia feministak" / Uxue Alberdi + Nerea Elustondo+ Ane Peñagarikano

Orio 2021(e)ko Martxoak 5
  • Bertso-saio berezia: ""Orainmenean": Bertsolaritzaren genealogia feministak" / Uxue Alberdi + Nerea Elustondo+  Ane Peñagarikano

Bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat josi du Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izenburuko ikuskizunean.

Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai”.

  • Bertsolariak: Uxue Alberdi, Nerea Elustondo, Ane Peñagarikano.
  • Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Antolatzailea: Orioko Udala.

Kultur bitartekaria: Lanku

Sarrerak Kultur Etxean salgai.

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Martxoak 5
  • Ordutegia19:00
  • LekuaArraun Etxea
    Orio
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana