"Bigarren bidea"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko martxoaren 5(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • "Bigarren bidea"
    "Amets egoera loak hartuta", 1982. Juana Cima

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, egitarau berezia antolatu du Artiumek, emakumeek praktika artistikoan duten presentziaren auziarekin loturiko hainbat alderdiri buruz gogoeta sustatzeko; emakumeek artean duten presentzia baita, hain zuzen ere, Museoaren proiektuaren zeharlerroetako bat, haren lan eta ikerketa-esparru guztiak ukitzen dituena.

Bigarren bidea

Bere jatorri ilustratutik hasita, feminismoa internazionalismoa izan da beti. 1975ean, Espainian diktadorea hil zen urtean, feminismoaren Hirugarren Olatu Handiak, 60ko hamarkadatik Atlantikoaren bi aldeetan garatuz zihoanak, mugarri bat gainditu zuen Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatu zenean eta Nazio Batuen Erakundeak babestutako Emakumeari buruzko lehen Mundu Konferentzia Mexikon ospatu zenean. Olatu hori bera artearen arlora ere iritsi zen lehendabiziko aldiz, artearen eta feminismoaren arteko elkargunean praktika artistiko eta teorikoa sortuz. Mugimenduak oihartzun zabala izan zuen nazioartean, besteak beste, Linda Nochlin-en Why Have There Been No Great Women Artists? (zergatik ez da historian artista emakume handirik egon?) artikuluari esker.

Mugimendu antifrankistekin batera, mugimendu feminista hasiberri bat, tartean artistak ere badituena, emakumeen diskriminazioaren, zapalkuntzaren eta esplotazioaren aurka hasi zen lanean Euskal Herrian. Hala, 1977an, Euskal Herriko Emakumeen lehen Jardunaldiak egin ziren Leioan, eta artistak arte-erakundeetatik baztertzen zirelako kezkatuta zegoen mugimendu feministak erakusketak antolatu zituen: 1981eko, 1983ko eta 1989ko Emakumeok Gaur erakusketak Bilbon, eta 1986ko eta 1987ko Emakume Artistak Donostian. Horietan, Juana Cima, Itziar Elejalde eta Juncal Ballestín artistek parte hartu zuten, besteak beste, eta bigarren bide horretan barneratzen hasi ziren, beren buruari nor eta nola ordezten zuten galdetuz, emakumeak objektualizatzen dituzten estereotipo femeninoak salatuz, beren ikuspegitik emakumeen irudikapenak sortuz eta erakunde artistikoak zalantzan jarriz. Mugimenduaren ikonografiaren zati handi bat (kartelak, liburuxkak, eranskailulak, etab.) ekoitziko zituzten artista horiek. Zeru bat, hamaika bide erakusketak testuinguru horretan sakontzen du, garaiko pieza artistikoen eta dokumentazioaren bigarren emanaldia den Bigarren bidea honekin (Hemen dira hutsunean igeri egindakoak izan zen lehena).

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 5(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana