Margaret Watkinsek (Ontario 1884-Glasgow 1969) 1919 eta 1938 bitartean egindako 144 argazki biltzen ditu erakusketa honek.
2021eko martxoaren 5etik maiatzaren 30era
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.
Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.