Musika-Música 2021

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 5(e)tik 2021(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • Musika-Música 2021

Musika-Música 2021 jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, martxoaren 5ean, 6an eta 7an ospatuko da, Vienako hiria izango delarik protagonista. Horrela, Jaialdiak amaiera emango dio 2019an Londres eta New Yorkekin hasi eta 2020an Parisekin segida izan zuen zikloari.

Kulturako udal taldea dagoeneko lanean ari da datorren urteko jaialdiaren programazioa lantzen, ospakizunak duen egitarauzko kalitateari eustearren, betiere musika klasikoa herritar guztien artera zabalduz eta hurbilduz. Austriako hiriburua izan da hautatua, bera delako musikaren hiriburu nagusia.

Bilbo Vienaren pareko bihurtuko da, eta martxoko lehenengo asteburuan, musikaren hiriburua izango da. Austria beti izan da musika-konpositore handien herrialdea, eta obra bikainak eman izan dizkio musikaren historiari. XVIII. mendean eta XIX. mendearen zati batean, Austriako hiriburua musikaren Europako hiriburua izan zen, eta Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Brahms edo Mahler izan zituen ordezkari.

ELENA ODRIOZOLA KARTELAREN EGILE

Era berean, gaur aurkeztu da Musika-Música 2021 jaialdia iragartzeko irudia, Elena Odriozola donostiar marrazkilariak egina. Bera da nazioartean osperik handienetakoa duen marrazkilarietako bat, ikusi besterik ez dago bere lan oparoa eta Estatuan nahiz nazioartean eman dizkioten sariak eta agertu dizkioten ezagutzak. Sarien artean, besteak beste: Literaturako Euskadi Saria, marrazkiengatik (2009, 2013), Marrazkigintzako Estatuko Saria (2015), eta Irudiztapenari buruzko Bratislavako Biurterokoaren Urrezko Sagarra (2015).

Oraingo aldi honetan, Elena Odriozolak Viena irudikatu du kartelean, eta, irudikatu ere, Austriako hiriburuan bildu zen musikazko jeinutasun guztia iradoki zuen musaren gisa.

COVID-19AREN KONTRAKO PROTOKOLOA

Jaialdiaren antolatzaileek zorrotz-zorrotz betearaziko dute COVID-19aren pandemiaren ondorioz izan litezkeen arriskuak eragoztearren osasun agintariek ezarritako arauak

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana