KrearT: "Siluetak"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 6
  • KrearT: "Siluetak"

KrearT tailerren baitan.

Gaurko gaia siluetak izango dira. Museoko bilduma etnografikoko hainbat elementu gorputzaren kontzeptua lantzeko erabiliko ditu argiekin eta itzalekin jolastuz.

Tailerraren helburua da norberaren sormena ezagutzeko eta garatzeko tresnak eta metodoak ezagutzea. Abiapuntua museoan ikusgai dauden hainbat lan izango dira. Taldeak lan horien inguruko ikuspuntuak eta interpretazioak partekatuko ditu, eta artistak sormen prozesuan duen esperientziaz arituko da. Ondoren sormen indibidualean oinarrituz parte hartzaileek proposamen bat landuko dute, obrak, artistak eta haien sorkuntza prozesuak ulertzen laguntzeko. Horretarako askotariko material eta teknikak baliatuko dituzte.

Horrela, bada, tailerra lau urratsetan egituratuko da: datuak eta informazioa biltzea, lanketa praktikoa, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.

Denera lau KrearT saio eskainiko ditu Manu Muniategiandikoetxea artistak.

Tailer bakoitzaren prezioa 8 eurokoa da publiko orokorrarentzat, deskontuekin museoko bazkideentzat (sarrera 6 euroan erosi ahal izango dute), eta langabezian dauden pertsonentzat eta ikasleentzat 3 euroan (egoera hori egiaztatuz).


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia10:30-13:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana