Mafalda pertsonaia femenino eta definitua da, ohiko rol femeninoetatik aldentzen dena, ez da neskatila otzana, oso ondo daki nor den, zer nahi duen eta iritzi ziurrak dauzka mundua eta munduko gertaeren inguruan (baita zoparen inguruan ere).
Hau honela, emakumearen egunaren harira pertsonaia koadrila hau egokia izan daiteke txikiek berdintasunaren gaiera hurbilpen bat egin dezaten.
Tailerrean beraz, batetik pertsonaia nola marraztu landuko dugu, nola jarri mugimenduan aukeratzen dugun pertsonaia, eta bestetik horrekin gure gidoi propio bat sortuko dugu, zerbait laburra izanda ere, gurea izango dena.
GARRANTZITSUA!: Plaza mugatuak dira eta higiene eta segurtasun neurriak ezarriko dira.