"Mi último baile"

Eibar 2021(e)ko Martxoak 6
  • "Mi último baile"

2021eko Eibarko Antzerki Jardunaldiak.

P6ko Konpainia Gaztea bueltan da izaera aldarrikatzailea duen obra batekin. Lau ahizparen istorioa kontatzen duen obra bat, zeinak, diktadura baten ondorioak zuzen-zuzenean pairatu ondoren, beren bizitzen agintea hartzea erabaki zuten, herrialde oso baten zimenduak astinduz.

Erdi errealitate erdi fikzio, Las Mariposas gisa ezagutzen ziren emakumeei egindako omenaldia da Mi último baile, hil arte borrokatu zirenak emakumeen eta herriaren aldeko defentsan, hala martiri eta heroi bilakatuz. Beraien omenez ospatzen da azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, haien erailketaren urteurrenean. Zuengatik egiten dugu hau, ahizpak. ASKATASUNA ala HERIOTZA!

  • ANTZEZLEAK: Sara Barroeta, Graciela Dóniz, Unai Elizalde, Tania Fornieles, Kepa García, Nahikari Rodríguez, Pelayo Serrano, Sandra Tejero, Yeray Vázquez.
  • ZUZENDARITZA: Getari Etxegarai.
Eibarko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana