AMAK

Alegría-Dulantzi 2021(e)ko Martxoak 7
  • AMAK
    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Amak amak dira eta lau. Lau trikiti edo lau pandero eta lau ahots. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira.

Amak ikuskizun biribila eskainiko duen taldea da: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten).

Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo. Ikuskizuna bitxia eskainiko digute trikiti, pandero eta ahotsen hamaika bariazio edo konbinazioekin, eta horrela lortuko dute kantuei formula berriak lantzea.

Iparraldeko kantaerako ohituraren kuspegiari gehituko diezkiete une verean astindutako lau trikiti eta lortuko den musika koloreak ikuslearen gozamena ekarriko du areto edo aulkiz betetako plazetan. Jaia bai baina agertokiari erreparatuta. Sentimendu handiko kantuekin eraikiko dute entzulearen arreta. Amak taldea ezohiko da. Euskal Herria irudikatzeko aukerak eskainiko dituzte 50 minutuko errepertoarioarekin. Kantu propioak, datozen jatorrzko taldeen kantuen bertsioak eta pot-pourriak osatuko dituzte, eta abesti klasiko batzuen moldaketak. Porposamen atsegin bat landuko du Amak taldeak eta dotorea, bai horixe.

ayto.araba.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana