Markesak Gabriel de Beaumont aktore famatua, bere zaletasun bitxiengatik ospetsua dena, gonbidatu du bere etxera. Bertan, Socratesen heriotzari buruzko antzezlan bat, Markesak berak idatzitakoa, jokatzeko enkargua jasoko du. Handik gutxira konturatuko da guztia amarru bat izan dela eta errealitateari eta antzezpenari buruzko esperimentu krudel bat egiteko erabili dutela, heriotzarekin lotutakoa.
Aktoreak: Unai Baiges, Carlos Baiges eta Arrate Nuñez.