BIdeOtik 2021 (5. saioa)

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 9
  • BIdeOtik 2021 (5. saioa)

BIdeOtik 2021

Saio honek gure gizarteak ezartzen digun sisteman islatzen ez diren identitateekin lotutako gaiak jorratzen ditu. Zer gertatzen da zure NANak benetan nor zaren islatzen ez duenean? Zer da guretzat normaltasuna? Zerk definitu beharko luke gure identitate sexuala? Horra aukeratutako lanek plazaratzen dituzten gaiak. 

Un día normal (2019), Carmen PG Granxeiro

Goizean jaiki, ohea egin, gosaldu, dutxatu. Egun arrunt batean, emakume bat hil dute, emakumea izateagatik, eta mutil beltz batek jipoi bat jaso du, beltza izateagatik. Baina egun horretan ere gerta liteke barrez lehertzea.

Galizia / Film laburra. Dokumentala. 24’ 

Pirate boys (2018), Pol Merchan

Kathy Acker-en idazkerak eta Del LaGrace Volcano argazkilari intersexualaren erretratu seminalak marko bikaina eskaintzen dute trans subjektibotasuna eta queer zinema aztertzeko. Pol Merchanen dokumentu hibridoa erraz mugitzen da punk aroko dokumentaziotik generoaren azterketa performatiboago batera.

Alemania - Espainia / Film laburra. Dokumentala. 13’  

"A month of single frames"*  (2019), Lynne Sachs

1998an, Barbara Hammer zinemagileak arte-egonaldi bat egin zuen txabola batean, ur korronterik eta elektrizitaterik gabe. Han egon zen bitartean, filmatzen aritu zen eta egunkari bat idatzi zuen. 2018an, Barbarak bere heriotzaren prozesua hasi zuen, bere artxibo pertsonala berraztertuz. Egonaldi horretako material guztia eman zion Lynne Sachsi eta film bat egitera gonbidatu zuen. Lynnek Barbararen bakardadearen esperientzia aztertzen du.

Estatu Batuak / Film laburra. Dokumentala. 14’

*Martxoaren 9an soilik, Golem Alhóndiga Zinemetan

ID copy (2020), Candela Cienfuegos

Anekdota pertsonal bat, dimentsio globala duena: milaka pertsona ez-bitarrak behartuta daude beren buruari ez dagokion NANarekin bizitzera.

Espainia / Film laburra. Dokumentala. 2’

AUDITORIOAN
MARTXOAK 9, ASTEARTEA, 19:00ETAN
4 € / 3 €  AZ TXARTELAREKIN*
SARRERAK: GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAKO TXARTELDEGIAN ETA GOLEM.ES

*GOGOAN IZAN AZ TXARTELA PERTSONALA ETA BESTERENEZINA DELA. ZUREKIN EKARRI BEHAR DUZU BETI, AZ INFON SARRERAK EROSTERAKOAN DESKONTUAK IZATEKO. 

FILMIN-EN
MARTXOAREN 9TIK 14RA, ASTEARTETIK IGANDERA
3,95 €

JAITSI ESKUORRIA INFORMAZIO OSOA JASOTZEKO


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana