Ibilki 2021

Baiona 2021(e)ko martxoaren 9(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • Ibilki 2021

Ibilki programaren 2021eko edizio berri honekin, Herriko Etxe ezberdinekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak gomitatzen zaituzte euskarazko antzerkiaren bizitasunaren eta aniztasunaren ezagutzera ipar Euskal Herrian zehar.

Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta kulturaren garrantzia azkarki oroitarazten baitigute.

Kontutan harturik aldaketak izan daitezkeela, udaberri honetan Euskal Herriko zortzi antzerki talderen hogei bat emanaldi proposatuak zaizkizue, izan geletan ala toki publikoetan. Ikusgarriak Azkainen, Baionan, Maulen, Ziburun, Baigorrin, Bidarten, Hendaian eta Donibane Lohizunen iraganen dira, bai eta beste herri andana batean udatik aitzina ere.

Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artisteengana joateko aukera paregabea, hobeki berriz elkartzeko.

 

Egitaraua

MARTXOAREN 9a / BAIONA
«Tomiris» - Atx Teatroa (Atzeratuta)

MARTXOAREN 11a / HENDAIA
«Amua» - Axut! (Atzeratuta)

MARTXOAREN 22 > 26a / BAIONA
«Amua» - Axut!

MARTXOAREN 25a / HENDAIA
«Kaskarot» - Atx Teatroa

APIRILAREN 3a / BAIGORRI
«Amua» - Axut!

APIRILAREN 4a / DONIBANE LOHIZUNE
«Amua» - Axut!

APIRILAREN 10a / AZKAINE
«Elekaren ipuin sortak» - Eleka Konpainia

MAIATZAREN 2a / AZKAINE
«Bidea» – Compagnie Jour de Fête

MAIATZAREN 8a / MAULE
«Gure xaharrak» - Bonbon Beltz Konpainia

MAITZAREN 21a / ZIBURU
«Amua» - Axut!

MAIATZAREN 26a / BIDARTE
«Zuhaitzarekin solasean» - Rouge Elea

MAIATZAREN 29a / HENDAIA
«Gora! Un selfie au milieu des sioux» – Collectif Balle Perdue

MAIATZAREN 29a / AZKAINE
«Gure xaharrak» - Bonbon Beltz Konpainia

MAIATZAREN 30a / HENDAIA
«Lur» - Xake Produkzioak

EKE

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana