"Koxkak"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Martxoak 10
  • "Koxkak"

Irriziklo 2021 ekimenaren baitan.

Hiru istorio desberdin, ezohiko hiru egoera, eta hiru korapilo. Horra Pez Limbo taldeak taularatuko duen Koxkak lanaren oinarria. Hiru antzezlan laburrek osatzen dute obra, eta umorea dute guztiek ezaugarri nagusitzat.
  • Tripaki salda. Umore traidore xerra bat. Raúl Camino eta Begoña Martín Treviño
Estualdi baten erdi-erdian emakume batek bere harakin izandakora jotzen du, ezohiko eskari batekin. Egoera labainkorra da, are gehiago “inprobisatutako triskantzaren” lekuko izango diren beste pertsonen presentziaren ondorioz. Antzezlanak umorea du, garraztasuna, samurtasuna eta poesia, eta, zalantzarik gabe, ikuslea aho zabalik utziko du.
  • Oilo ama. Ernaldiko umore nahasia. Josune Velez de Mendizabal eta Aitor Pérez
Lekuz kanpo dagoen sendagile baten kontsulta. Toki okerrean dagoen medikua. Bere semearekin oso lotuta dagoen ama. Laburbilduz: haurdunaldi luze baten istorio labur bat.
  • Boxers. Umore txakurra. Raúl Camino eta Aitor Pérez
Bi pertsona ezkutuko kontu batean nahasten dira, aproposa dirua “erraz” irabazteko edo makurrarazita amaitzeko. Ezer gutxi dute, zertzelada batzuk baino ez, txakur mamu bat eta izen faltsuak, baina eskura duten guztia emango dute SHOW ona eskaintzeko. Bizitza gorria esku beteka kontatuta.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana