Ahoz Ahoz 2021 jaialdiaren barruan.
Eta gure imaginarioan urperatuko bagina
arbasoen jakinduria lau haizeetara zabaltzeko?
Eta ipuin-olatuen gaineko aparrez
hodeiak marraztuko bagenitu?
Eta gatz puntu bat gehituko bagenie
betiko iturri gozoei berriro edaterakoan?
Eta istorioz jositako sareetan nabigatuko bagenu
gure irudimenak hegan egin dezan?
Eta zer oihukatu nahi zuen
ixil-ixilik zegoen ontzi horrek?
Kuiak kaietan…
Kaiak kuietan…
AHOZ AHO 2021
…sar dadila Kalabazan!