"Lehoiak leihoan"

Gernika-Lumo 2021(e)ko martxoaren 11(e)tik 2021(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • "Lehoiak leihoan"

Athletic Clubeko zaleei omenaldia egiteko sortu da ARTHLETIC proiektua. Merezita, talde honen jarraitzaileek euren Klubari eskaintzen dioten zalantzarik gabeko  babesagatik.

Aro digitala sortu zenetik, zaleek erabili izan dute memeek ematen zieten aukera teknologikoa Internet eta Whatsapp bidez, taldeak parte hartzen zuen txapelketetan egiten zituen jarduerak babesteko edo gaitzesteko ahaleginean amore ez emateko.

Umorez eta ironiaz betetako sormen horrek guztiak esparru ezin hobea eskatzen zuen ikusleen aurrean erakusteko. Eta “lehoiak leihoan” hitzekin jolastuz, ¨leones en la ventana¨ gaztelaniaz, nazioarteko margolan eta artisten aukeraketa bat egin dugu, non leihoek, mundu guztiari irekitako erakusleihoek, protagonismo berezia duten.

“Meme” eta margolan gehiago daude, eta azkenean baztertu egin behar izan ditugu, guztiak erabiltzea ezinezkoa delako.

Lehoi familia bat ere sortu dugu, eta haien arrastoen atzetik gidatuko gaituzte erakusketa honetan, umorea, futbola eta Artea nahastuz.

Espero dute emaitza zuen gustukoa izatea, ziur baikaude Artea eta Futbola eskutik joan daitezkeela, umorerik onenak lagunduta.


“Bertso lehiaketa”
Erakusketa honegaz lotuta, ume eta gazteei zuzenduta bertso lehiaketa egongo da.
Epea: martxoaren 11tik 29ra.
Kategoriak:
3-6 urte bitartekoak
7-12 urte bitartekoak
13-16 urte bitartekoak
Gaia: Erakusketa eta Athletic
Partaide bakoitzak bertso bat egiteko aukera izango du, neurri eta doinu librean.
Bertsoak entregatzeko lekuak: @green, Bizi poza, Marisol umeen jantzi denda, Gotzone, Mononoke, Umeak.
Apirilaren 1etik 11ra lehiaketan parte sarituak izan diren bertsoak erakusgai egongo dira Kultur Etxean.
Sari Banaketa:
Apirilak 8, 18:00etan.
Udal Liburutegia.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana