"Queen Lear"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Martxoak 11
  • "Queen Lear"

2000ko hamarkada hasieran, Turkia hegoaldeko mendigunetik etorritako nekazari emakume talde batek antzerki-taldea osatu zuen. Geroago, emakume haiek autore beraren dokumentalaren protagonista izan ziren, The Play (2005). Esperientzia hartan, emakumeek herriko beren bizimodua antzezten zuten. Orain, ia hogei urte eta gero, taldea berriro elkartuko da road trip bati ekiteko. Bertan Shakespeareren King Lear antzezlan klasikoa interpretatuko dute, Turkiako mendiko herririk urrutienean, non ura edatea ere erronka handia den. Bidaia igaro bitartean, ordea, euren bizitzek obrako pertsonaien bizitzekin bat egingo dute, eta, hala, arian-arian, obrak Queen Lear izena hartuko du.

Jatorrizko bertsioa turkieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.

Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania.

  • Urtea: 2019
  • Iraupena: 84 minutu
  • Herrialdea: Turkia
  • Zuzendaritza: Pelin Esmer
  • Generoa: Dokumentala
  • Gaiak: Jabetzea eta ahizpatasuna
  • Sariak: Sail Ofiziala Sarajevoko Zinemaldian, Mostra Internacional de Films de Donnes
  • Sail Ofiziala IDFAn

Zineforumen koordinatzailea eta dinamizatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultura-elkarteko zinema-programatzailea.

Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Herritarren Parte Hartzerako Zerbitzua, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzua eta Berdintasunerako Zerbitzua.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Martxoak 11
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Florida Zinemak
    San Prudencio, 22
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • Web Florida Zinemak

Non

Euskadi, auzolana