"Begirada hurbila", Carmen Ballvéren argazki-erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 16(e)ra
  • "Begirada hurbila", Carmen Ballvéren argazki-erakusketa

Hiru hamarkadatan Carmen Ballvék hainbat herrialdetan egindako lanaren 71 argazki hautatu dituzte erakusketa hau egiteko. Haren errespetuzko begiradak hainbat pertsonaiengana hurbiltzen gaitu, hain zuzen ere, beren komunitateetan hartu ondoren, argazkilariari nor diren eta beren ingurunea nolakoa den harrotasunez erakusten dioten pertsonaiengana.

Duintasunez eta edertasunez betetako erretratuak dira. Haur, gizon eta emakume horien begiradak beraiengana hurbiltzera gonbidatzen gaitu, haiekin bat egitera. Irudi bakoitza bizitza-kontakizun bat da, mugak zeharkatu eta elkarrengana batzen gaituzten esperientziak.

"Hiru hamarkadatan Carmen Ballvék hainbat herrialdetan egindako lanaren 71 argazki hautatu ditugu erakusketa hau egiteko. Haren errespetuzko begiradak hainbat pertsonaiengana hurbiltzen gaitu, hain zuzen ere, beren komunitateetan hartu ondoren, argazkilariari nor diren eta beren ingurunea nolakoa den harrotasunez erakusten dioten pertsonaiengana. Duintasunez eta edertasunez betetako erretratuak dira. Haur, gizon eta emakume horien begiradak beraiengana hurbiltzera gonbidatzen gaitu, haiekin bat egitera. Irudi bakoitza bizitza-kontakizun bat da, mugak zeharkatu eta elkarrengana batzen gaituzten esperientziak.

"Gai batean sartzen naizenean, gai horri denbora eskaintzea gustatzen zait, hartara berriz itzultzea,
komunitatea ezagutzea, inplikatzea...” dio Ballvék, Dominikar Errepublikako La Romana-ko Batey komunitatea hizpide hartzean. Bere proiekturik pertsonalena da hori, eta ia 20 urte eman ditu hartan lanean. Carmenek kementsu lan egiten du, baina lasaitasunez aldi berean. Errespetuz eta begirunez hurbiltzen da bere pertsonaiengana, hitzik ere esan gabe sarritan, beren bizitzetan barneratzen jarraitzeko baimena emango dioten begiraden bila. Begiratu eta entzun egiten du. Inguruko errealitatea ikasten eta aurkitzen du. Erretratatutako pertsonak itzultzen dion irudia finkatzen du, eta erakutsi egiten digu jarraian, judiziorik egin gabe. Hala, komunitate bakartuetan barneratzen da, ahaleginak batzeko eta, horrela, aldaketak eragiteko asmoarekin. Polo Vallejo musikologoak Tanzaniako wagogoak ezagutzera gonbidatu zuen, haiekin egiten duen lanean laguntzeko. Orain hamar urte, Denan proiekturako lehen argazkiak egin zituen, Etiopian. Dick Young zegoen proiektu horren buruan, eta harekin elkarlanean jarraitzen du, Perun eta Mongolian.

Carmen Ballvék estudioko erretratugile gisa hasi zuen bere ibilbidea. 1987an ijitoen komunitate batekin Madrilgo aldirietan izan zuen lehen esperientziak gauzak begiratzeko eta ikusteko modu berri bat eman zion. Dakigunetik abiatuta “ikusten dugu”, eta jakinduria hori hirugarrenen hitzen bitartez jasotzen dugu neurri handi batean, gure esperientziatik jaso beharrean.

Argazki baten kontakizuna osatzen duten xehetasunek lotu egiten gaituzte munduko beste hainbat tokitako jendearekin; hortaz, erakusketa honetako pertsonaia bakoitzaren atzean dagoen historia gugana etortzekotan, ondorenean etorriko litzateke. Erakusketa honek ikuslea hurbiltzera gonbidatzen du, irudiek eragiten dioten sentimenduarekin bat egitera, gure lehen inpresio hori delako ikusten ari garen pertsonaia berezi egiten duena."

Maria Millán, erakusketaren komisarioa.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 16(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana