Iparragirrek abesti eder eta mitikoak sortu eta abestu zituen, gaur egun garrantzi handiko legatua direnak euskal musikaren historian. Urretxuko bardo ospetsua jaio zeneko bigarren mendeurrenean, Gontzal Mendibilek berriro ere hartuko du haren rola emanaldi berezian, Angel Unzu (gitarra), Philippe Ezkurra (akordeoi) eta Ainhoa Tabuyo (ahotsa) lagun dituela.