"Gure ARTEan"

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • "Gure ARTEan"

Mediateka BBK-k Gure ARTEan proiektua jarri du abian. Jarduera horren bidez, Txikiteka eta Artoteka (Mediateka Galerian dagoen hedapen- eta bitartekaritza-plataforma artistikoa) erabiltzen dituzten pertsonak arte garaikidera hurbildu nahi dira.

6 eta 12 urte bitarteko publiko-komunitateei zuzenduta, Gure ARTEan lankidetzan ikasteko eta pentsamendu kritikoa sustatzeko plataforma bat da, euskal testuinguruko artisten lana zabaldu eta ikusarazi nahi duena, ikaskuntzak trukatuz. Proiektu honen helburua haurtzaro kritikoa, sortzailea eta parte-hartzailea eraikitzen laguntzea da, hezkuntza ez-formaleko ekintzen eta jarduera artistikoen bidez.

Mediateka BBk-ko bitartekariek gidatuko dituzte saioak.

PROGRAMA

Martxoa

Larunbata, 13: 12:00-13:30 (6-8 urte)

Jarduera: Delftia. Urrezko bakteria

Ba al zenekiten Delftia izena urrea ekoizten duen lehen bakterio ezagunetik datorrela? Eta bakterio bat sortzen badugu? Ausartuko al zinateke?

Larunbata, 20: 12:00-13:30 (6-8 urte)

Jarduera: Munduko goiz guztiak. The new world 

Imajinatzen al duzue ezagutzen duguna ez den beste mundu bat? Nolakoa izango zen?

Ostirala, 26: 17:30-19:00 (6-8 urte)

Jarduera: Plantarum Cognitarum. Ezagutzen ditudan landareak

Jarduera honetarako parte-hartzaileek beren liburua sortu beharko dute, non loreen hazkundea, ur tanta eta suge-ezkaten geometria izango diren protagonistak. 

Larunbata, 27: 17:00-18:30 (9-12 urte)

Jarduera: Irudimenezko izakiak sortzen: BuruBuru (6-8 urte)

Fikziozko bidaia bati ekingo diogu fantasiazko izaki bat sortuz.

Apirila

Larunbata, 3: 12:00-13:30 (6-8 urte) 

Jarduera: Munduko goiz guztiak. The new world

Imajinatzen al duzue gaur egun ezagutzen duguna ez den beste mundu bat? Nolakoa izango zen?

Ostirala, 9: 17:30-19:00 (9-12 urte)

Jarduera: Deiadar-mendiak. Naturako ahotsak

Jarduera honen helburua da haurren sormena sustatzea, talde-lanaren bidez gizarteratzea eta arte garaikidearekiko zaletasuna bultzatzea da, hainbat marrazki kolektibo eraikiz. Marrazki horietan, jardueran parte hartzen duten guztiek beren trebetasun artistikoak erakutsi ahal izango dituzte modu sentikor eta sortzailean.

Larunbata, 10: 12:00-13:30 (6-8 urte)

Jarduera: Irudimenezko izakiak sortuz: BuruBuru

Fikziozko bidaia bati ekingo diogu fantasiazko izaki bat sortuz.

JARDUERA MEDIATEKA BBKREN LEHEN SOLAIRUAN DAGOEN TXIKITEKAN EGINGO DA. OSASUN PROTOKOLOAREN ARABERA, SAIO BAKOITZEAN PARTE HARTZEN DUTEN NESKA-MUTILAK BAKARRIK EGON BEHAR DIRA GELA HORRETAN. ATRIOAN (EGUZKI-PANTAILAREN AZPIAN) BATUKO DIRA PARTE-HARTZAILEAK JARDUERA HASI BAINO BOST MINUTU LEHENAGO ETA AMAITUTAKOAN PUNTU BERERA ITZULIKO DIRA.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana