"Leihoak zabalik"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • "Leihoak zabalik"

Itxialdian, konturatzen hasi ginen, batzuetan aurreneko aldiz, nolako jendeak, paisaiak eta eguraldiak inguratzen gintuzten. Meteorologia-, musika- edo gizarte-behaketaren aditu hasiberriak izatera ere helduko ginen batzuk. Leihoek errealitatearekin konektatzen laguntzen ziguten; eta errealitate horrek, gogorra izan arren, itxaropena ekartzen zigun, eta gizatiarragoak, konprometituagoak, eta, askotan, apur bat sortzaileagoak ere egiten gintuen.

Baliteke gutako batzuek ikuspuntua aldatzea, bestelako begiekin begiratzea beren etxeari eta elkarturik asteak eman beharreko jendeari, edo beren leku propioa begiztatzea beste leiho askoren artean. Baziren nobedade erromantikoen bila ibiltzen zirenak, edo maitasun gutxiagokoen bila; beste batzuk detektibeak ziren, patioetan zabaldutako arroparenak, edo pareko bizilagunen geletan sakabanatutako jostailuenak.

Baziren gure artean naturaren maitaleak, hegaztien askatasunaren miresleak edo baso, ibai, hondartza eta mendietan aprobetxatu gabe geratzen zen udaberriaren nostalgikoak. Etengabe erreparatzen genion geure buruari etxeen barruan eta etxeko leihoetan, eta ezin genuen asmatu zer zen geure buruen gainean zabaltzen zen tristura goibel hura, apirileko eta maiatzeko argia are ederragoa agertzen baitzen gure balkoietako beirak eta loreak laztanduz.

Erakusketa hau hemengo artistei zabaltzen zaie, aldameneko etxean bizi arren sarritan ez baititugu ezagutzen. Hauek dira: Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estévez eta Sandra Garayoa. Testuak, berriz, Katarzyna Lebiedzinskaren Gogoratzen naizenetik marrazten dut. Euskal ilustratzaileekin elkarrizketan liburukoak dira, eta Koro Navarrok egin du euskarazko itzulpena.

Areto zaharra.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana