"Liburu Libreak" erakusketa

Pamplona/Iruña 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • "Liburu Libreak" erakusketa

Maiatzaren 12ra arte ‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa izango da ikusgai Ziudadelako Mistoen Pabiloian. Kontxesi Vicente Isiegasek komisariatu du erakusketa, eta gazteen literatura klasikoko eleberrietan oinarritutako hainbat artistaren lanak biltzen ditu.

Hauek dira erakusketan parte hartzen duten artistak:

  • Itziar Alforja
  • Fernanda Álvarez Jiménez
  • Jose Miguel Ascunce Parada
  • Puri Bermejo
  • Blas Campos
  • Alba García González
  • Raquel Inglés Craqui
  • La Chincheta Bruna
  • Josan Lopéz de Pariza
  • Gonzalo Nicuesa
  • Eva Morant Artazkoz
  • Alicia Otaegui
  • Marijose Recalde
  • Juan Sukilbide
  • Hectór Urra
  • Lourdes Urricelqui Redín
  • Kontxesi Vicente Isiegas

Erakusketa honetan, sorkari paregabe eta bereziez gozatzeko aukera izango da. Hainbat artistak lan hauek garatu dituzte, gazte-literatura klasikoan oinarri hartuta. Lan horiei behatuta, bakoitza zein eleberriri dagokion ikus daiteke. Istorio horiek irakurtzeko edo berriro irakurtzeko gonbidapena da, pertsonaiak, animaliak, lekuak, egoerak eta giro bereziak irudikatzera bultzatzen dutenak, eta bai literaturaren eta lan artistikoaren arteko elkarrizketa sortzera ere. Unitate bat eratzen duten bi modutara kontatutako istorio berbera, dualtasun zaindua eta sendoa.

Artista bakoitzak “Nuevo Auriga” bildumako liburuki bat irakurtzeak hasten duen sortze-prozesua da. Katalogotik kanpo utzitako liburuak, garbiketa lanen ondoriozkoak, Burlatako Haur Liburutegiko liburuzainak erakusketa hau sustatzeko eskaini zizkion Kontxesi Vicente Isiegasi, sorkuntza artistiko baterako.

Eleberri horien balioa nabarmentzeko, liburu horiek eskultura, liburu-objektu, pop up book, argazki… bihurtzeko eraldatzeko modu bat ekarri du egitasmo honek, aukera berri bat emanez, haietako bakoitzaren gainean esperimentazio artistikoa eginda, eta artelan txiki bihurtuz, liburua berreskuratuta objektu gisa eta kontatzen duen istorioa.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana