"Loreak eta zauriak"

Tolosa 2021(e)ko Martxoak 12
  • "Loreak eta zauriak"

Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantuak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek.

Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.

  • Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak
  • Xabier San Sebastian:ahotsa eta gitarra
  • Joserra Senperena: pianoa
  • Quico Pugès: biolontxeloa

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Leidor Aretoa

Non

Euskadi, auzolana