Marwan

Ermua 2021(e)ko Martxoak 12
  • Marwan

Ahoz ahokoa eta bakarkako artista legez egin duen lan etengabea izan dira Marwan Espainiako eta Latinoamerikako autore-kantuaren ahots nagusietako bat izatera eraman dutenak.

Bere erreferenteen jarraitzaile leiala izanik (Sabina, Serrat, Aute, Silvio Rodríguez, Ismael Serrano, Jorge Drexler, Pedro Guerra) bere doinu propioa lantzen jakin izan du, bere maisuengan azaltzen diren zenbait alderdi apur bat urrunago eramanez, batez ere "El viejo boxeador" (2020) bere azken diskoan. Disko horretan bere asmoak alde batera utzi eta bera den artistari entregatzen dio betiko bere burua: askotariko istorioen kontalaria da, gizakiaren existentziaren eta bizi den munduaren inguruko istorioak, bere estilo eta soinu berezikoak, edertasunez beteak.

Gaur egun, "Marwan fenomenoa" hazi baino ez da egin, Espainian eta Latinoamerikan milaka lagunentzako emanaldiak eskainiz: guztien artean eta Madrilgo Wizink Centerren eta Mexiko Hiriko Condesa Plazan egindakoak izanik nabarmenenak.

.ermua.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana