"Italino Grand Hotel"

Eibar 2021(e)ko Martxoak 13
  • "Italino Grand Hotel"

2021eko Eibarko Antzerki Jardunaldiak.

Nork garbitzen ditu hoteletako milaka izarak?Italino Grand Hotelaren sotorik sakonenean garbitegia dago. Bertan, pertsonaia bakarti batek arropak garbitu, lisatu eta perfumatu egiten ditu. Bakarrik bizi da, maindireen artean egiten du amets, eta, bakardadea ezkutatzeko, makinekin mintzo eta bere itzalarekin jolasten da.Makinen bozgorailuen bidez jartzen da harremanetan munduarekin.

Bozgorailuei esker hoteleko bi langileren ahotsak entzuten ditu. Eta, hain zuzen ere, ahots horiek salbatzen dute axolagabekeriatik. Batarekin adiskidetasuna eta umorea partekatzen ditu. Beste ahotsa, aldiz, samurra eta oso argia da, maitasunaren zantzua.

Bi ahotsei esker mundua eta bizitza sumatzen ditu, eta agian noizbait aurrez aurre ere izango ditu.Konpainia 1986. urtean sortu zen. Haren lanak pailazo klasikotik unibertso propiora eboluzionatzen du. Bilakaera hori klownaren mundua sakon aztertuz iritsi da. Estetika indartsua da taldearen ezaugarri bat. Ibilbidearen hasierako urteetan bai kalerako bai aretorako ikuskizunak prestatu zituzten, adin guztietarako. Horien bidez irabazi zuten ospea Estatuan. 2007tik aurrera nazioartera egin zuten jauzi. Ibilbide oparoa egin dute. Honako hauek dira ikuskizun ezagunenak: Carillón, The Incredible Box eta Démodés.

Taldearen azken lana, Italino Grand Hotel, aretorako prestatua eta adin guztietarako egokia da. Kasu honetan antzezle bakarra dago oholtzan. Bere helburua da pailazo errukior eta oso samurraren barrua sakonago erakustea. Konpainiak beti landu du pertsonaia hori

  • Sorkuntza: Jordi Magdaleno
  • Zuzendaria: Tolo Ferrà I Jordi Magdaleno
  • Antzezpena: Jordi Magdaleno
  • Musika: David Moreno
  • Off ahotsean: Olatz Beobide eta Kepa Errasti.
  • Eszenografia: Txema Rico
  • Argiztapena: Aleix Ramisa
  • Ikus-entzutekoak: Cesar Carrasco
Eibarko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana