RÜDIGER

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 13
  • RÜDIGER

Euskal musika eszenan itzaleko langilea dugu Felix Buff. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetako bateri jole bezala ezagutzen dugu. Aldi honetan Rüdiger deritzon proiektu pertsonala aurkezten digu. Bi bira artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diska da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berria duten Shorebreaker estudioan.

Posta-txartel panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikodelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan.

dkluba.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana