Aztihitza- Agustin Xaho

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 14
  • Aztihitza- Agustin Xaho

Asisko Urmeneta, Daniel Arbeletxe, Marianes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien, Ihintz Potorena

Irudia, testua eta kanta / 70 min

Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza bakarra, trinketean bertan sortu zen Agustin Xahori (1811n) omen egitea. Zuberotarrek onartu dute ezohiko tratua. Baina hasteko? nor zer Xaho delako hura? Zinezko gertaera honek ematen dio hasiera irudiz, berbez eta kantuz eginiko bidaia honi.

Ikuskizuna baino lehen komikia izan zen. AztiHitza komikiak, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi zuen. Orain ikuskizuna plazaratuko dute. Asisko Umenetak marrazkiak eta solasak gidatuko ditu.

Irakurketa dramatizatuan, berriz, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantua emanez Ihitz Potorena.

Zuberoatik datorkigu XIX. mendeko historian izan dugun pertsonaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta gure eskubide historikoen sortzailetako bat dela diote historiagileek.

EKE

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Martxoak 14
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana