"Romeo eta Julieta"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Martxoak 14
  • "Romeo eta Julieta"

Romeo eta Julietaren partitura musikala Sergei Prokofieven (1891-1953) maisulanetako bat da.  Musika guztia sekulako zorroztasunekoa da egoeren deskribapenean, eta irudiak gogora ekartzeko ahalmen handia du. Zati batzuk oso-oso ezagunak dira, hala nola Zaldunen dantza. Balleta Leningraden estreinatu zuten, 1940ko urtarrilean, eta hainbat koreografok, esate baterako, Maurice Bejart, John Neumeier, Heinz Spoerli eta Rudolf Nureievek, balletaren bertsioak egin dituzte.
 
1962an sortu zutenetik, Grand Théâtre du Genèveko ballet-taldeak XX. mendeko errepertorio garrantzitsuena berreskuratu du, eta, aldi berean, koreografo berrien lana babestearen alde egiten du. Herritartasun desberdinetako 22 dantzarik eratuta dago, eta 2003az geroztik Philippe Cohen frantsesak zuzentzen du taldea. Denboraldi honetan ikusiko dugun Romeo eta Julietaren bertsioa taldeak Joëlle Bouvier koreografoari egin zion enkargu bat izan zen, eta maitasuna gai nagusi moduan berresten du eta pasioaren funtsa aztertzen du sakon.  
 

Grand Théâtre du Genèveko ballet-taldea

  • Zuzendaria: Philippe Cohen
  • Musika: Sergei Prokofiev (1891-1953)
  • Koreografia: Joëlle Bouvier
  • Eszenografia: Rémi Nicolas eta Jacqueline Bosson
  • Jantziak: Philippe Combeau y Joëlle Bouvier
  • Argiztapena: Rémi Nicolas
Baluarte

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaGrand Théâtre du Genèveko ballet-taldea
  • Data 2021(e)ko Martxoak 14
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Baluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa16/24/34 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Baluarte Auditorioa

Non

Euskadi, auzolana