"Ama kuraia"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Martxoak 15
  • "Ama kuraia"

dFERIA 2021en barruan.

Gerra beti izan da negozioa. Eta Ana Fierling-ek badaki hori. Horregatik dabil bi semeekin eta alabarekin basakeriaren artean. Alde batekoei eta bestekoei zerbitzatzen diete, eta aldi berean ez batekoei ez bestekoei. Bitartean, historia epiko hau gertatzen da, ardatz nagusitzat gizakien biziraupenaren ankerkeria duena. Materialismoak gaina hartzen dio tragediari, gerrak sorgortu egiten gaitu, eta gizakiok ikasi gabe jarraitzen dugu, akats berberak eginez.

Ama Kuraia Bertolt Brecht-en Ama Kuraia eta bere semeak klasikoan oinarritua da, eta Arriaga Antzokiak ekoitzi du.

  • Zuzendaritza,moldaketa: María Goiricelaya.
  • Euskarara egokitzapena, zuzendaritza laguntzailea: Kepa Errasti.
  • Antzezleak: Itziar Lazkano, Ione Irazabal, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos, Mikel Martínez.
  • Parte hartze berezia: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua.
  • Espazio eszenikoa: José Luis Raymond (AAPEE).
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
  • Mugimendu eszenikoa: Eva Guerrero.
  • Musika: Jon Aguirrezabalaga Zabala.
  • Musika eta ahots moldaketak: Carlos Imaz.
  • Soinu espazioa: Ibon Aguirre.
  • Argiztapen diseinua: David Alkorta
  • Bisualak: Estudio Gheada
  • Banaketa: Portal 71

Informazio gehiago: Arriaga Antzokia

 

 

dferia.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana